1. Web gune honen titularraren nortasuna
Uztailaren 11ko 34/2002 Legean, Informazioko Gizartearen eta Komertzio Elektronikoaren Zerbitzuei buruzkoan (aurrerantzean, LSSICE), zehaztutako betekizunen arabera, jakinarazten zaizue www.lazpiur.com web gunearen titularra ondorengoa dela:
- Sozietatearen izena:
- Construcciones Mecánicas José Lazpiur S.A.
- IFK zenb.:
- A20081105
- Helbidea:
- San Blas auzoa z.g. 131 posta-kutxa, 20570 Bergara, Gipuzkoa
- Telefonoa:
- +34 943 769 016
- Faxa:
- +34 943 765 169
- Helbide elektronikoa:
- lazpiur@lazpiur.com
2. Web gunea erabiltzeko baldintzak
Web gune honetara sartzen den edonor “erabiltzailea” izango da eta web gunera sartzeak berarekin dakar www.lazpiur.com orrian argitaratutako baldintza orokorrak onartzea. Horregatik, erabiltzaileak web gune hau erabiltzeko baldintza hauek irakurri beharko ditu. Gainera, web gune honetara sartu edo web bidez ematen diren zerbitzuak erabiltzen dituen aldiro irakurri beharko ditu baldintza hauek, alda daitezke eta.
Hori horrela, “erabiltzaile”-tzat hartuko da www.lazpiur.com web gunean sartu edo ibiltzen dena edo web guneko doako nahiz kostu handiko jarduera eta zerbitzuak erabili edo horietan parte hartzen duena.
2.1. Legearen helburua eta aplikazio-eremua
Web gunea erabiltzeko baldintza hauek www.lazpiur.com web gunearen sarbidea, nabigazioa eta erabilera ez ezik, web gune honetako edukiak erabiltzearen ondorio izan daitezkeen erantzukizunak arautzen dituzte, besteak beste, testuak, grafikoak, marrazkiak, diseinua, kodeak, softwarea, argazkiak, musika, bideoak, soinuak, datu-baseak, irudiak, adierazpenak, informazioa edo lege nazionalek eta jabetza intelektualeko eta industrialeko nazioarteko hitzarmenek babestutako beste edozein sortze-lan.
Lazpiurrek baldintza zehatzak jar ditzake berariazko zerbitzuak kontratatu edo/eta erabiltzeko eta horretarako ere baldintza orokor horiek ezarriko dira.
2.2. Web guneko zerbitzuetara sartu eta erabiltzeko baldintzak
- www.lazpiur.com orrirako sarbidea doakoa eta librea izango da. Ordea, zerbitzu eta eduki batzuk zerbitzu edo produktua kontratatu aurrekoari lotuta egon daitezke eta kasu horietan, Lazpiurrek horretarako baldintza zehatzak jarri eta kontratazio aurretik zure eskura jarriko ditu.
- 1.Web gune honetako zerbitzu edo edukiak erabili nahi dituzten adingabeek euren guraso edo ordezkari legalen aurretiko baimena beharko dute eta guraso edo ordezkariak izango dira euren kargu dauden adingabe horiek egiten dutenaren arduradun bakarrak.
- 1.Erabiltzaileak web gune hau behar bezala eta legearen arabera erabili beharko du uneoro honako hauek betez: baldintza orokorrak, indarrean dagoen legedia, morala, ordena publikoa eta Interneten onartu ohi diren praktikak.
- Erabiltzaileak ziurtatzen du web gune honetako formulario bidezko harpidetzetan emandako informazioa legezkoa, benetakoa, zehatza eta eguneratua dela. Emandako informazioan edozein aldaketa badago, erabiltzailearen ardura eta ez beste inorena izango da Lazpiurri jakinaraztea.
- Erabiltzaileak web gunean ez du honelakorik egingo: birusak, programak, makroak edo karaktere-sekuentziak sartu web gune honetako sistema informatikoak aldatu edo hondatzeko; baliabideak masiboki kontsumitu beste erabiltzaileen sarbidea oztopatzeko; web gune honetako datuak publizitatea egiteko hartu; web gunea kopiatu, banatu, itxuraldatu edo web guneko edukia hirugarren baten eskura jarri; web gune honetako zerbitzuen bidez ekintza kaltegarriak edo mingarriak egin: jabetza intelektualari, sekretu industrialei, kontratuzko konpromisoei, ohorerako eskubideei, irudiari eta hirugarren pertsonen intimitatea kaltetu dezaketenei; bidegabeko lehia eta legez kontrako publizitatea egin.
- Erabiltzaileak www.lazpiur.com web guneko zerbitzu bat erabili edo kontratatzeko erregistratu egin behar badu, bere ardura izango da egiazko eta legezko informazioa ematea. Erregistratu ondoren erabiltzaileari pasahitz bat ematen bazaio, erabiltzaileak konpromisoa hartzen du pasahitza arduratsuki erabiltzeko eta web gune honetako zerbitzuetara sartzeko pasahitza isilpean gordetzeko. Ondorioz, erabiltzaileek arduratu behar dute eurei ematen zaizkien identifikadore edo/eta pasahitzak egoki zaintzeaz eta konfidentzialtasunaz eta konpromisoa hartzen dute pasahitzak hirugarren batzuei ez uzteko eta beste inori sarbidea ez baimentzeko. Pasahitza arduratsuki ez erabili edo galtzen badu, eta legezkoa ez den hirugarren batek zerbitzuak legez kontra erabiltzen baditu, erabiltzailearen ardura izango da. Pasahitzak lapurtu, galdu edo beste norbaitek erabiltzailearen baimenik gabe erabiltzen baditu, erabiltzailearen ardura izango da pasahitza baliogabetzeko ahalik eta azkarren Lazpiurri jakinaraztea. Aipaturiko jakinarazpena egin arte Lazpiurrek ez du baimendu gabeko hirugarrenek egin ditzaketen ekintzen ardurarik izango.
3. Jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideak
Lazpiur da www.lazpiur.com web gunearen titularra eta web gune honetako izenaren eta edukien jabetza intelektualeko eskubideen jabea, baita marka, izen komertzial edo ezaugarri bereizlearena ere. Gainera, web guneko honetako elementu hauek guztiak egile-eskubideek babesten dituzte: diseinu grafikoa, iturburu-kodea, logoak, testuak, grafikoak, ilustrazioak, argazkiak, soinuak eta bestelakoak.
Lazpiurrek www.lazpiur.com web gunerako sarbidea emateak edo nabigatzen uzteak ez du esan nahi Lazpiurrek uko egiten dionik jabetza intelektual eta industrialari erabiltzailearen mesedetan.
Horregatik, web gunearen titularrak beretzat hartzen ditu honako eskubideak: kopiatzekoa, zabaltzekoa, komerzializatzekoa, eraldatzekoa, berrerabiltzekoa, publikoki komunikatzekoa eta, oro har, beste zerbaitetarako erabiltzekoa. Galarazita dago eduki horiek titularraren baimenik gabe eskuratzea eta erabiltzea eta jabetza intelektual eta industrialaren arau-haustea ekarriko luke.
Internet bidez www.lazpiur.com web gunean nahita emandako datuak (edozein ohar, iradokizun, ideia, grafiko, etab. barne) Lazpiurren esku geratuko dira. Halaber, Lazpiurrek datu horiek mugarik gabe erabiltzeko eskubidea izango du eta ordainetan ez da konpentsaziorik egongo.
4. Ardura- eta berme-erregimena
- Lazpiur enpresak ez du bermatzen www.lazpiur.com web guneko informazio edo zerbitzuen zilegitasuna, fidagarritasuna, baliagarritasuna, egiazkotasuna edo zehaztasuna. Hori dela eta, Lazpiur ez da erantzule egiten bere web gunean kokatutako besteren edukiez, ezta erabiltzaileek jabetza intelektualeko legediak babesturiko elementuekin egin ditzaketen okerreko erabilpenez edo arau-hausteez.
- Lazpiurrek aitortzen du teknologiaren egoera eta enpresak dituen aukeren araberako neurri tekniko eta organizatiboak hartu dituela web guneak ondo funtziona dezan eta birus eta osagai kaltegarriak izan ez ditzan. Ordea, lazpiur ez da web gunearen eta bertan eskainitako zerbitzu nahiz edukien operatibotasunean, funtzionamenduan edo sarbidean gerta daitezkeen akats edo atzerapenen erantzule egingo, ezta web gunean egon daitezkeen birus edo osagai kaltegarriek edo web guneko segurtasun-neurriak hausten dituen edozeinek eragindako kalteen erantzule ere.
- Hirugarrenen aurrean, erabiltzailea izango da arduradun bakarra zuzenean nahiz bere izenean www.lazpiur.com web gunera bidalitako edozein komunikaziorena eta web guneko eduki eta zerbitzuen legez kontrako erabilerarena.
- Lazpiurrek eskubidea du aldi baterako eta aldez aurretik jakinarazi gabe www.lazpiur.com web gunerako sarbidea eteteko, batez ere, mantentze-lanak, konponketak, eguneratzeak edo hobekuntzak egiteko. Ahal denean, aldez aurretik, Lazpiurrek bere web gunen ohar bat argitaratuko du zerbitzuak zein egunetan etetea aurreikusten den jakinarazteko.
- www.lazpiur.com web gunean beste web gune batzuetarako loturak egon daitezke eta Lazpiurrek ez du izango lotura horien erantzukizunik. Izan ere, Lazpiurrek ez du lotura horien kontrolik eta lotura horien helburua erabiltzaileari beste informazio-iturri batzuen berri ematea da. Horregatik, erabiltzailearen ardura eta ez beste inorena izango da web gune horietako edukia bertan zehazten diren baldintzen arabera erabiltzea.
- Lazpiur ez da erantzule egingo erabiltzaileek web gunean dauden eduki eta zerbitzuei eman diezaioketen erabilerarena. Beraz, Lazpiurrek ez du bermatzen erabiltzaileek eduki eta zerbitzu horiei eman diezioketen erabilera hemen zehaztutako erabilerarako baldintza orokorren araberakoa izango denik, ezta legezkoa izango denik ere.
5. Iraupena eta aldaketa
- Lazpiurrek eskubidea du web gunean sartzeko baldintza orokor batzuk edo guztiak aldatzeko eta aldaketak www.lazpiur.com web gunean argitaratuko ditu. Halaber, aldez aurretik jakinarazi gabe, Lazpiurrek egoki ikusten dituen aldaketak egin ditzake web gunean, edukiak eta eskaintzen dituen zerbitzuen eta horien kokaleku edo itxura aldatu, kendu edo gehitu. Hortaz, erabiltzailea www.lazpiur.com web gunera sartzean argitaratuta dauden baldintzak izango dira indarrean daudenak, eta hori dela eta, erabiltzaileak web gunean sartu edo zerbitzuak erabiltzen dituen aldiro irakurri beharko ditu baldintza horiek.
- Baldintza zehatzetan ezartzen dena kontuan hartu gabe, Lazpiurrek eskubidea du aldez aurretik jakinarazi gabe www.lazpiur.com web gunerako sarbidea eteteko, kentzeko edo bukatutzat emateko eta erabiltzaileak ez du kalte-ordaina eskatzeko eskubiderik izango.
6. Ezar daitekeen legedia eta jurisdikzio-eskumena
Lazpiur eta erabiltzailearen arteko harremana ezar daitekeen legedia eta jurisdikio-eskumenarekin zerikusia duen eta indarrean dagoen araudiaren araberakoa izango da. Hala ere, araudiak aurreikusten duenean bi aldeek foruren batera jo dezakete, eta legokiekeen beste edozein foruri berariaz uko egiten badiete, Bergarako Epaitegi eta Auzitegietara jo dezakete.